Haritz Larrañaga Altuna: “Geure historia geuk bizi izan dugun moduan kontatzeko eskubidea eta betebeharra dugu”

olatuak sutzen direnean - Haritz LarrañagaOlatuak sutzen direnean Haritz Larrañaga Altunaren lehen eleberria da. Autobiografiari fikzio ukituak emanez Euskal Herriko historia hurbila gogoratzeko memoria ariketa egin du askatasunaren bila ari diren bi anaiaren kontakizuna harilkatuz: Lizarrek askatasuna itsasoan bilatzen duen bitartean, Imanol borroka armatuari lotuko zaio. (Irakurri +)

Franck Dolosor: “Gernika Batailoia aipatzea ez da bakarrik historiaz aritzea aktualitateaz baizik”

gernika batailoia - Franck DolosorGernikako bonbardaketatik zortzi urtera, 1945ean, amerikarrak eta errusiarrak Alemaniako Reich-a erorarazteko borrokan ari ziren garaian eta Berlin inguratua zutela, Gernika Batailoia —erbesteko Eusko Jaurlaritzak sortua eta Kepa Ordoki harginak zuzendua— Okzitaniako Punta de Grava (frantsesez Pointe de Grave) lurmuturrean gotortuta zeuden nazien aurka borrokatu zen, banderatzat ikurrina hartuta. Bost gudari hil eta hogei inguru zauritu ziren. Gernika Batailoiaren historia ahanzturatik jaregin nahi izan du Franck Dolosor Haltza kazetari eta idazleak (Senpere, 1977) liburu honetan. (Irakurri +)