Aguxtin Alkhat: “Kantuak sekulako indarra du jendea konbentzitzeko”

Aguxtin AlkhatEuskal kantagintzaren ahots berrietako bat da Aguxtin Alkhat heletarra. 2013ko Ihes egin EParen ostean, Haizeen meneko (Elkar) lehen disko luzea kaleratu du. Talde-soinua indartu eta lan anitza osatu du Alkhatek: tentsioa, baretasuna eta goxotasuna bildu ditu doinuetan, itxaropena eta kemena zabaldu hitzetan.

Alkhat abizenaren pisua sentitzen da Ipar Euskal Herrian?

Bai, txikitatik. Gurasoek etxe zahar bat erosi zuten Armendarizen eta han handitu ginen. Euskaldun anitz badira han baina gu ginen nolabait “Enbata zikinak”. Bi familia bakarrik ginen ikastolara joaten leku hartatik. Aita [Ernest bertsolari zena] euskalduna eta abertzalea zen, eta beti sentitu dugu begirada pisu bat frantses sentitzen diren euskaldunen aldetik. Bestetik, abertzale munduan gu beti izan gara Alkhaten semeak. (Irakurri +)

Elkar musikako udaberriko nobedadeak

Aguxtin Alkhat – Haizeen meneko    

aguxtin_alkhat2013.eko martxoan 6 kantuz osatutako IHES EGIN izeneko disko harrigarria aurkeztu ondoren, eta pasa den urtean ELKAR Estudioko Sesioetan parte hartu eta gero, aurtego udaberrian disko luzea argitaratuko du Nafarroa Behereko Heleta herriko Aguxtin Alkhat-ek ELKAR zigiluan.

Familiaren magaletik jaso du zuzen-zuzenean Aguxtin-ek tradizioaren indarra, Ernest bere aitarengandik batik bat. Bere lengoaia musikala pop-rockean oinarritzen duen arren, muinean Iparraldeko kantagintza lirikoaren ondorengoa da Heletako kantaria, kantu ederrak bezain hurbilak konposatzeko eta, bera talde eraginkorraren laguntzarekin, interpretazioan berezko nortasun eta estiloa erakusteko.

Aurrerapen abestia

  (Irakurri +)