Anjel Valdes: “Azken 50 urte hauetako historia oso emankorra izan da, zalantzarik gabe, eta historia hori ber kontatzen ahalegindu naiz”

valdeskantuz_AZALAAurten, 50 urte bete dira Durangoko Azokaren lehen ekitalditik (1965-2015). Historia honetan zehar, hark ere aldaketak eta garapenak izan ditu, euskal kultur industriaren alboan lerratuta beti, honen erakusleiho funtsezkoena bilakatu delarik. Urteok ez dira alperrik pasa. Garai ezberdinetako krisialdien eta egoera politikoen gainetik, Durangoko Azokak gure kulturari erreferentzia irmo bat erakutsi izan dio, itsasargi bat bezala.

Gure historia garaikide hori ber gogoratzen lagundu nahian sortzen da Kantuz izenburuko disko hirukoitza. Bertan aurkezten diren 50 kantuen bitartez, hainbat paisaia errekonozituko ditugu eta abestien bidez iraganera egingo dugu jauzi. Beste batzuetan iraganetik orainaldira etorriko gara, gaurko talde gazteek eskuratutako bertsioen bidez. Ala kide senti araziko gaitu, bi kantari batera kantu eder bat kantatzen entzundakoan. Oraina iraganean topatzen dugun bezala, iragana ere une honetan ari da berpizten, behin eta berriro. Pasatako denborak beti dira aktualak. (Irakurri +)