Liburu eguna – Aurkezpenak eta sinaketak

liburu eguna 2013Liburuaren eguna iristear da eta data seinalatu hori kontutan izanda, hainbat idazle euren lanak sinatzen izango dira Donostiako Gipuzkoa plazan eta baita Bilboko Berastegi kalean ere. Sinaketez gain, liburuaren inguruan hainbat ekintza egingo dira. Hementxe zerrendatzen dizuegu Elkar, Ttarttalo eta Txertoa argitaletxeko zein idazle izango diren liburuak sinatzen. Honez gain, Donostian 1813aren berrehungarren urteurrena dela eta egingo den mahai-inguruaren berri ere baduzue.

 

 

 

 

 
  (Irakurri +)

Xabi San Sebastian Band “Erraiak” diskoaren xehetasunetan

Xabi SS band ErraiakXabi San Sebastian Band Erraiak disko berrian murgilduta dabil. Urrian 4an aurkeztuko du taldeak lan berria Donostiako elkar aretoan. 

Momentu honetan disko berri bat kaleratzeak sortzen dituen azken lanetan dabil taldea:  bideokliparen grabaketako azken xehetasunak lotzen; promozio materiala sortzen, osatzen eta gainbegiratzen; kontzertuen antolatzen… Taldearen helburua azken hilabeteetan sortutakoa ahalik eta hoberen publikoari helaraztea da.

 Katamotza bideoklipa

Bideoklip berriaren grabaketaren azken xehetasunekin ari da taldea.  Oraingo honetan, Ta nik zer dakit bideokliparentzat bildutako ekipo ia berdina elkartu du: errealizazioan, Iñigo Kintana; argazkian, Juantxo Sardon; produkzioan, Lucía Ocariz eta “body painting”a eginez, Miren Perez. Gainera, oraingoan, Ainhoa Eizagirre dantzariaren parte-hartzea ere izango du taldeak. Bera da Katamotza.

Bideoa iritsi arte, aurrerapen gisa, hementxe bideokliparen grabaketako irudi batzuk:

 

         
         
         

Donostiako liburu eta disko azoka

 

Donostiako Liburu eta Disko Azoka

Ekainak 29 / Uztailak 15

 

Ordutegia / Horario:

Goizez: 11:00 – 14:00
Arratsaldez: 17:00 – 21:00

 

Gaur, ekainak 29, eguerdiko 12:00etan irekiko da Donostiako Liburu eta Diskoa Azoka, Gipuzkoako plazan. Azokak iraungo duen bitartean idazle eta sortzaileak inguratuko dira disko eta liburua sinatzera azokara bertara, eta egun horietan nobedade batzuk aurkeztu ere egingo dira. Hona liburu aurkezpenen egitaraua: (Irakurri +)

Txillardegi, antigutarra eta Donostiyakoa

 

Argazkia: Ikor Kotx

Euskaldunon aberria euskara da, esan zuen Txillardegik, Sabino Arana parafraseatuz eta aldi berean nazionalismo tradizionalarekin hautsiz. Beraz, Txillardegiren aberria Euskal Herria zen, euskararen herria, alegia, eta horretaz ez dago dudarik.
Alabaina, egia baldin bada gizakion benetako aberria haurtzaroa dela, hainbat autorek idatzi eta esan duten bezala, Txillardegiren aberria Antigua zen. Eta hori oso garbi geratu zen Antigua 1900 liburuan, memoria eta maitasun ariketa harrigarri hartan. Esan dezadan, bide batez, sinistuta nagoela Antigua toponimo zaharrak azken urteotan izan duen susperraldia (Antiguoren ordez) hein handi batean Txillardegiri zor zaiola, hark berreskuratu eta batez ere prestigiatu baitzuen. (Irakurri +)