Elizabeth Hardwick: “Giza-miserien potreta eder bezain lazgarriak”

insomnio gauak - Elizabeth HardwickElizabeth Hardwick-en prosa sinesgaitza da; haren edertasunak, zolitasunak eta maisutasunak obsesiboki itotzen baitute irakurlea loezin amaigabe eta hipnotiko batean. Haren bizitzako edo asmatutako gizakien erretratu gazi-gozoak eskaintzen dizkigu noranzko jakinik gabe baina xede erabat argiarekin, literaturaren epifania. Gizakiek garatu ditzaketen hondamendi existentzial ororen testigu bihurtzen da: Billie Holidayren auto-suntsiketaren testigantza, gaztaroko amorante iheskorrak, pobreziak kolpatu “zabor-zuri” zein afroamerikar baztertuen arima galduak, bizitzaz blai zoriontasunaren gorenean zubi batetik jauzi egiten duten gizonezko petralak, Kentuckyko zaldi-lasterketen ilun dirdiratsua, Columbiako Unibertsitateko ego ezinduen gainbehera… eta talentuari bide emateko beste hamaika gai.

(Irakurri +)