Maixa Zugasti: “Ikasle asko ikusi ditut egunero infernua bizitzen”

zozabarrak - Maixa Zugasti MuñoaNerabeei zuzendutako eleberria da Maixa Zugastiren azken lana, Zozabarrak. Eskolaren baitan gertatutako jazarpen kasua kontatzen da bertan.

Zergatik hautatu zenuen gai hau?

Idaztean, niretzat garrantzitsuak diren gaiak aukeratzen ditut. Kasu honetan, irakasle lanean bizitakoa izan dut abiapuntu. Ikasle asko ikusi ditut egunero infernu hori bizitzen, neurri batean edo bestean. Uste dut gizarte osoak erantzukizunez jokatu behar duela; jarrera horiek irmotasunez gaitzetsi, eta neurriak hartu. Literaturak bizitza agertzen du eta hori izan da nire helburua. (Irakurri +)