Eneko Bidegain izan da EKE-Elkar literatura bekako hautatua

Euskal kultur erakundeak eta Elkar fundazioak 2021ean sortu zuten “EKE-Elkar literatura beka”-ren aurtengo irabazlea hautatua izan da. Alabaina, literatura sorkuntza lagundu nahi duen beka horren irabazle berria Eneko Bidegain Aire da. 1975ean Baionan sortua, euskal ikasketetan doktorea da, euskaltzain urgazlea eta hainbat hedabidetan aritutako kazetari ohia. Gaur egun, irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Literatura ibilbidea zenbait eleberri idatziz hasi zuen: “Anbroxio” (2002), “Mahatsaren begia” (2005), “Bichta Éder” (2023). Tartean saiakera franko sortu ditu ere. (Irakurri +)

Augustin Zubikarai XXV.saria abian da

Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko xedea du Augustin Zubikarai sariak. Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. (Irakurri +)

Abian da Joseba Jaka beka

elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:

1.-Deialdi honetara, eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

2.-Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:

    a) Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 2-5 orri bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, pertsonaien deskribapena, etab.

 

    b) Ilustrazio lanaren oinarri izango den gidoiaren lagina, 5-8 orrialde bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena, jarraitua alegia.

 

   c) Egin beharreko ilustrazioen lagin bat, gutxienez 4-6 orrialdekoa. Horietatik gutxienez 4 erabat amaituta (testua, marrazkia, kolorea… amaierako itxurarekin).

 

   d) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri). (Irakurri +)

Karmele Mitxelena, Mikel Zarate sariaren irabazle

Karmele Mitxelenak idatzitako Benetako zirkua nobela laburrak irabazi du 2025eko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 4.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du. (Irakurri +)

Igartza Literatura-sorkuntzako beka abian da

Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Abian da haur literaturako Mikel Zarate XV. saria

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)