Jokin Zaitegi Sariketa – Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2019

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:

– Iazko Nobel saria eman gabe utzi zutela-eta, aurten, Suediako Akademiak bi sari eman ditu: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari, eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari. Beraz, Jokin Zaitegi Sariketa hau ere bikoitza izango da. Batetik, Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eleberria itzularazteko, eta bestetik Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter eleberria.

– Nobela horietako bata edo bestea itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa horietan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, ezizen horren ostean dagoen egilea nor den azalduko da, harremanetan jartzeko moduarekin batera. Lanak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 7an amaituko da.

– Itzuli beharreko testuak antolatzaileek jarriko dituzte partehartzaileen esku. Testuak Internet bidez lor litezke, hemen bertan:

Tokarczuklagina (.pdf)

Peter Handke (.pdf)  (Irakurri +)