Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.

KORTATU
Kolpez kolpe
(LP)
Azken guda dantza (2 LP)
Kaleratze data: irailak 4

Kortatu - Azken guda dantza Kortatu kolpez_kolpeTalde mitiko honen 30 urte bete dituen honetan, haren album guztiak binilozko formatuan kaleratu ditugu. Aurrez argitaratutako Kortatu: Kortatu eta Kortatu: El estado de las cosas lanei azkeneko bi lanak gehitu dizkiegu ilusio handiz: Kortatu: Kolpez  kolpe, euskara hutsean dagoen lehenengo albuma, eta Kortatu: Azken guda dantza, taldearen agur gisa grabaturiko zuzeneko diskoa. Bi klasiko.

 

 LA POLLA
No somos nada
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

La polla records - No somos nadaHaien lehenengo bi lanak, Salve eta Revolución, berrargitaratzeaz gain, La Polla taldeak estudioan grabatutako hirugarren albuma, No somos nada, kaleratu dugu aurten, 1980ko hamarkadako punk musikaren lan esanguratsua.

 

 

(Irakurri +)

Imuntzo eta Beloki: Gezurra ez da egia, bistan da

Koloretsua da Imuntzo eta Belokiren Gezurra ez da egia disko berria. Musikari zein letra egile on askoren partaidetzaz, eta kantu aukera zaindu batekin, dantzarako bezala abesteko ere egokia den proposamena egin dute.


 


Kolaboraziotan aberatsa da disko berria.


Musikarien aldetik Maider Ansa izan dugu ahotsean, Harkaitz Miner eta Sebastian Othaburu biolinetan, Lerman Nieves, Venezolarra baxua eta kontrabaxuan… Letretan bertsolari batzuen laguntza izan dugu: Jon Maia,  Sustrai Colina, Imanol Lazkanok bere amonari egindako bertso batzuk sartu ditugu…


Basarri eta Uztapideren ahotsak ere entzun daitezke diskoan.


Bai, Uztapide eta Basarrik, gerra garaian Aritxulegin lanean ari zirela, egindako bertso batzuk sartu ditugu. Orduko grabazioa erabiliz, beraien ahotsak kantari sartu ditugu, baina guk musikaz lagunduta.


Saltsa askotan sartu gara, baina oso era naturalean. Zerbait esaten ziguten kantetan behatza sartu eta horiek lantzen saiatu gara.


Lazkao Txikiren “politikan ez dago politikan” esaldia ere jaso duzue kantu batean.


Lazkao Txiki pertsonai handia zen, hainbat esaldi eta bitxikeri botatzen zituen, horien artean horixe: “politikan ez dago politikan”. Letra hori sortzeko orduan, saiatu gara Lazkao Txikiren filosofia hori mantentzen.


Iparraldetik jasotako kantarik ere bada, adibidez, “Arrosako zolan” izenekoa, Aire ahizpei entzundakoa, omen, edo Kaxkarot, arrantzale dantzan oinarritutakoa.


Kaxkarotak ziburutarrak eta Donibane Loitzunekoak dira. Euskal dantzarien munduan oso ezaguna den dantza da. Guk liburu zahar batean topatu genituen Kaxkatoraren inguruko hitz horiek. Bertan zioenez, arrantzaleak itsasora zihoazenean, emakumeen artean sortzen ziren txutxumutxu edo kax-kax-kax solasaldiak. Letrak zeukan txispa horrengatik erabaki genuen kanta grabatzea.


Estetika aldetik ere disko hau ezberdina da, graffiti zale bihurtu zarete…


Diferentea da, argazkitan oinarritutako diseinua da. Zerbait diferentea egitearren izan da, besterik gabe.


Duela 20 urte argitaratu zenuten lehen diskoa, zertan aldatu zarete denbora honetan?


Adinean… Musikalki ez dut uste asko aldatu garenik, izan ere, gure musikaren oinarria berdina da, herri musika, nahiz eta oraingo honetan kanpora jo dugun abestiren baten bila. Greziako eta Gironako doinuren bat agertzen da diskoan, baina ez zara konturatzen kanpokoak direnik. Gu betikoak gara.