Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.

KORTATU
Kolpez kolpe
(LP)
Azken guda dantza (2 LP)
Kaleratze data: irailak 4

Kortatu - Azken guda dantza Kortatu kolpez_kolpeTalde mitiko honen 30 urte bete dituen honetan, haren album guztiak binilozko formatuan kaleratu ditugu. Aurrez argitaratutako Kortatu: Kortatu eta Kortatu: El estado de las cosas lanei azkeneko bi lanak gehitu dizkiegu ilusio handiz: Kortatu: Kolpez  kolpe, euskara hutsean dagoen lehenengo albuma, eta Kortatu: Azken guda dantza, taldearen agur gisa grabaturiko zuzeneko diskoa. Bi klasiko.

 

 LA POLLA
No somos nada
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

La polla records - No somos nadaHaien lehenengo bi lanak, Salve eta Revolución, berrargitaratzeaz gain, La Polla taldeak estudioan grabatutako hirugarren albuma, No somos nada, kaleratu dugu aurten, 1980ko hamarkadako punk musikaren lan esanguratsua.

 

 

(Irakurri +)

EH Sukarra eta Izaki Gardenak kontzertuan Antzoki Zaharrean – ZOZKETA

eh_izaki_abenduaAbenduaren 15ean, igandean, Donostiako Antzoki Zaharrean EH Sukarra eta Izaki Gardenak taldeen kontzertua izango da.

EH Sukarra taldeak 20 urte daramatza taulagainean. Aurten, Uhinak izeneko diskoa kaleratu du, bere ibilbideko 8.a. Punk-rock melodikoa, hardcore zertzelada batzuk eta balada zoragarriak dira talde iraunkor honen errepetorioaren muina. Esperientziaren galbaheak aukeratutako kanta indartsu eta hunkigarriak.

Izaki Gardenak, berriz, talde gaztea da, gure unibertsora jaio berria da. Udazkenean, Amaieratik hasi diskoa kaleratu zuen.  Amerikar kutsuko musika, pop eta rock doinuak lantzen dituzte, ahotsari garrantzi handia emanez. Kantuen nortasunari dagokionean, talentu handiko konposaketak nabarmentzen ditugu, hala nola, interpretatzeko unean, gustu handia ere. Etorkizun oparoaren usaia dario.

Hasiera batean, kontzertu hau udaberrian egitekoa zen, baina azkenean atzeratu eta igandean egingo da. Udaberrian, bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko zozketa bat jarri genuen abian. Bertan, hainbatek izena eman zenuten. Berriro ere, izena emateko aukera jarriko dugu, eta lehendik izena emana zutenak ere zozketaren barruan sartuko ditugu.

Erantzun ondorengo galderari eta parte-hartu! Zorte-on!

 

Bietako zein talde gustatzen zaizu eta zergatik?

 

(Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

RUPER ORDORIKA: Azukre koxkorrak (Elkar)

Ruper Ordorika-Azuke koxkor2011an argitaratutako Hodeien azpian diskotik bi urte igaro direnean, urrian plazaratuko du Ruper Ordorikak Azukre koxkorrak izeneko lan berria.

Oraingo honetan, jadanik eskenatik desagertu diren talde eta kantari aukeratu batzuri tributo bat eskeini nahian edo, bere estiloaren eremura ekarri ditu haien kantu adierazgarri zenbait. Diskoan, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Etxahun Iruriren kantuek lekua izango dute, beste hainbat talderen kantuen bertsioekin batera: Delirium Tremens, Koska, Hertzainak, Errobi, Itoiz, Kortatu… Belaunaldi baten soinu-banda paregabea!

IZAKI GARDENAK: Amaieratik hasi (Oihuka)

Izaki gardenak - Amaieratik hasiPasa den urteko 5 kantuz osatutako ep gustagarri haren ostean, aurten argitaratuko du Izaki Gardenak taldeak, bere lehendabiziko lan luzea.

Aurrekoan bezala, pop estiloa, country-blues munduarekin batera ederki uztartuta, kantu alaiak, itxaropentsuak, borobilak, josten ditu taldeak…

Aro berrian jaiotako taldea izanik, bere edadeko publikoaren antsiak eta ametsak jasotzen ditu abestietan, modu eragingor batean, jende gaztearen korapiloak errezago askatzeko, etorkizunari gogoz begiratu diezaion.

MIKEL MARKEZ: Indar bat dabil hor (Elkar)

Mikel markezSoiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira, Mikel Markez kantariaren lan berriak erakusten duen bezala.

Gonbidatu gutxi baina aukeratuak izango ditu Markez-ek bere grabaketa berrian: Xabier Amuriza bertsolaria, Josu Zabala eta Arkaitz Miner musikariak, Iparraldeko Aire Ahizpak hirukotea…

Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markez-ek bere lan guztietan, kantu zuzenen bidez, gizakiaren tristurak ezabatuko dituzten une gogoangarriak eskeiniz. (Irakurri +)