Jon Artanok irabazi du Tene Mujika beka

“Anderik Ande” izeneko proiektuak Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu.

Jon Artano kazetari zestoarrak irabazi du 2022ko Tene Mujika beka, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean dabiltzan hainbat amerikarrenak kontatu nahi dituen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Artanorena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)