Saioa Alkaiza aurtengo Igartza Sariaren irabazlea

Saioa Alkaiza iruindarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita zortzi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamasei proiektu aurkeztu dira, eta “Katu ileak txandaletan” izeneko nobela-proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Olatz Mitxelena, Esti Martinez eta Garazi Kamio epaimahaikideek. (Irakurri +)