Ana Malagon: “Mina da kontatzen den istorioaren muina”

Lasai ez da ezer gertatzenAna MalagonLasai, ez da ezer gertatzen mikroipuinen bildumarekin estreinatu da literaturaren plazan Ana Malagon (Donostia, 1978). Egungo gizartearen erretratu distortsionatu gisa har litezkeen istorioak, bakardade eta frustrazioa darienak baina umore fin batez kontatuak.

Idazle gazte baten lehen liburua dugu hau, baina zure belaunaldikide batzuk aspaldi hasi ziren argitaratzen. Zergatik orain?   

Baldintza jakin batzuk eman behar ziren. Idazte lanean ganoraz aritzea, nire gaitasunean eta idazten ari nintzen horretan gutxieneko segurtasun bat edukitzea eta, azkenean, norbaitek hau argitaratzeko interesa edukitzea. Orain arte, bi lehenengoak falta izan zaizkit. Eta, zorionez, bi baldintza horiek eman direnean, hirugarrena ere bete da. Jackpot.

Internetetik papererako saltoa eman duzu: pauso natural bat da? bi eremu desberdin? nola ikusten duzu? 

Niretzat naturala izan da, azken finean interneten idazten nituen ipuin laburrak argitaratu baitira. Orokorrean pauso naturala den, ez dakit, baina desio naturala badela esango nuke. Are gehiago fikzioa idazten duenaren kasuan. Interneten idazten den fikzioa nahiko gutxietsia dagoela iruditzen zait, eta badirudi serio hartzeko apaletara pasatzea beharrezkoa dela. Ez bakarrik besteen iritzian, baita norberak bere lanarekiko duen iritzian ere. Bidezkoa ote den? Nire zalantzak ditut. Bi eremu ote diren? Baliteke batean eta bestean gauza desberdinek funtzionatzea, irakurketa baldintzak desberdinak direlako eta bitartekaritza eta filtroak desberdinak direlako. 

Zure ipuinetan, umorea oso presente dago, baina ez da algaraka hasteko umorea, irri ironiko bat pizten duena baizik. 

Ironia presente dago mina presente dagoen neurrian. Liburu honetan nahiko loturik dauden bi ideia dira. Ironia distantzia hartzeko modu bat bezala agertzen da, eta, distantzia horrekin, pertsonaiek autodefentsarako modu bat aurkitzen dute… nolabait. (Irakurri +)