2017ko  udaberrian  Raül  Refree  eta  Fermin  Muguruza  Sant  Andreuko  (Bartzelona)  Fabra  i  Coats  Sormen  Fabrikako  espazio  batean  instalatu  ziren,  eta  bertan  sortu  zuten  Black  is  Beltza  filmaren  musika.  Pieza  inzidentalak  ziren.  Abestietan  hainbat  artistek  hartu  dute  parte:  Maika  Makovski,  Anari,  Iseo,  Yacine,  Amel  Zen,  The  Sey  Sisters,  Ceci  Bastida  (Tijuana  No!),  Ana  Tijoux  ,  edo  Manu  Chao.
Soinu bandak 1960. hamarkadako abesti-zatiak ere baditu, hala nola: He was really sayin’ somethin’ (The Velvelettes), edo Errespetua, Negu Gorriak taldeak bertsionatu zuen Aretha Franklinek ereserki egin zuen Otis Redding-en Respect kantua.


