Txema Garcia-Viana: “Pentaedroan, hamaika istorioren bidez, gerrari buruzko hausnarketa egin nahi izan dut”

Txema Garcia-Vianaren Pentaedroa nagusitu da, nobela alorrean, Irun Hiriko Kutxa literatura sarietako 43. edizioan. Idazle donostiarrak hainbat urte egin ditu libururik argitaratu gabe, baina Pentaedroarekin indartsu itzuli da euskal literaturaren plazara. Izan ere, Pentaedroa lan sendo eta arnasa luzekoa da, prosa landu eta nortasun handikoa. Dagoeneko liburu-dendetan dago, Elkarren eskutik.

Zer da Pentaedroa?

Gerran girotutako nobela da. Frankistek herri txiki bat hartu eta egundoko errepresioa ezarri dute. Jende askoren bila dabiltza, tartean, Pentaedroa antzerki-taldea osatzen duten bost kideen bila. Hauek, halabeharrez, sakabanatu egin dira. Norberak bere istorioa bizi du, eta, hala ere, boston istorioak behin eta berriz txirikordatzen dira, patuak beren bizitzak hari ikusezin baina sendoen bidez lotuko balitu bezala. Argumentu orokor horren azpian, hamaika istorio, drama eta abentura bildu ditut.

Baita gerrari berari buruzko hainbat hausnarketa ere…

Liburu hau, funtsean, horixe da: gerraren inguruko hausnarketa bat. Nahigabe ere geure baitan dauden aurreiritzi manikeo batzuk ezbaian jartzen saiatu naiz, adibidez, gutarrak guztiz zintzoak zinenekoa, eta besteak, berriz, eskrupulurik gabeko hiltzaile ankerrak. (Irakurri +)