Anjel Lertxundi: “Heriotzari bizkarra emanez bizi gara”

andu1ZuMinaz, giza kondizioaren alde deserosoenaz, ari da Anjel Lertxundi (Orio, 1948) Zu (Erein) liburu berrian. Idazleak berak sentitutako saminaz, hain zuzen ere, bere emazteari minbizia diagnostikatu zioten egunetik aurrera.

Noiz eta zergatik erabaki zenuen burutazio hauek idaztea (eta argitaratzea)?

Idatzi nituen lehendabiziko apunteak barru-arintze gisakoak izan ziren, emazteri emandako minbizi-diagnostikoak eragindako zartakoaren erantzun psikologiko bat. Bat-bateko deskarguak ziren. Halako kolpe batek abaildu egiten gaitu, baina jartzen gaitu errebelde ere; apaltzen gaitu, baina amorrarazten gaitu; umiltzen gaitu, baina baita suspertzen ere; jartzen gaitu negarrez, baina jartzen gaitu biraoka ere. Halakoak ziren, beraz, lehendabiziko apunteak. Laster, ordea, egoera asimilatzen hasi ahala, apunteak ere beste tonu bat hartzen hasi ziren. Ez ziren argitaratzeko testuak, neuretzako idatziak baizik. Harik eta egun batez, emaztearekin hizketan ari nintzela, apunteok argitaratzeko aukeraz hasi ginen arte. Liburuan zehar askotan ari naizenez gaixoaldia larri batean ars vivendi bat garatze premiaz, biok bizirik geundela argitaratzea aipatu genuen. Eta, zorionez, denborak horretarako aukera eman digu. (Irakurri +)