Izaki Gardenak Prentsaurrekoa

Izaki  Gardenak  Prentsaurrekoa
Click to view map
Noiz:
azaroa 23, 2015 @ 11:00 am – 11:30 am
2015-11-23T11:00:00+01:00
2015-11-23T11:30:00+01:00
Non:
Victoria Eugenia Antzokia-Prentsa aretoa
República Argentina
nº2 20004 Donostia-San Sebastián. Sarrera Reina Rejente kaletik

Izaki Gardenak taldeak azaroaren 27an Victoria Eugenia Clubean eskainiko duen kontzertuaren prentsaurrekoa.

Jon Basagurenen kantak, zerbaitengatik, esanahi eta indar berezi bat dutela ohartu gara aspalditik. Konposizioen kalitateaz gain, taldean lortzen duten interpretazio mailak ere harritu egin gaitu hasiera-hasieratik. Taldearen bigarren disko luzea dugu honakoa, Aurri gara izeneko hau. Hats eta indarrez beteriko kantuak ditugu, nortasun berezkoak, ameslariak eta telurikoak era berean, urratzaileak eta samurrak batera, bizirik diren ametsen tankerakoak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina