Haurrentzako eskulan tailerra “Koloretako aleekin sormen tailerra” SES Creative.

Haurrentzako  eskulan  tailerra  “Koloretako  aleekin  sormen  tailerra”  SES  Creative.
Click to view map
Noiz:
urtarrila 23, 2016 @ 12:00 pm – 1:00 pm
2016-01-23T12:00:00+01:00
2016-01-23T13:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Bilbo
Portal de Zamudio Kalea
48005 Bilbo, Bizkaia
España

TAILER HAU BETETA DAGO DAGOENEKO. 

 

Udazken honetan elkar liburu-dendan eskura dituzun jolasak ezagutu baditugu, urtarriletik aurrera gure liburu-dendetan aurki dezakezun eskulanetarako materiala erakutsi nahi dizugu. Eskulan originala batekin hasiko gara, erraza eta gauza askotarako erabili ahal izango duzunarekin. 

Ezagutzen al dituzu SES CREATIVE jolas etxe holandarraren koloretako aleak? Zoragarriak dira! Plantilla ezberdinak dituzu aukeran eta koloreak konbinatuz, irudi ezberdinak sor ditzakezu. Amaitutakoan, plantxa azpian jarri eta… itsatsita geratzen dira! Paparreko orratzak, apaingarriak, jostailu txikiak, etab. egin ditzakezu era honetan. 

Material ezberdin hau probatu eta ezagutu nahi baduzu, zatoz tailerrera.

4 eta 12 urte arteko haurrei zuzendua dago, doakoa da. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina