Pako Sudupe “Txilardegiren borroka abertzalea” Solasaldia.

Pako  Sudupe  “Txilardegiren  borroka  abertzalea”  Solasaldia.
Click to view map
Noiz:
martxoa 11, 2016 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2016-03-11T18:30:00+01:00
2016-03-11T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia 1929-2012): ingeniari, piano-jotzaile, eleberrigile, hizkuntzalari, ekintzailea… XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herriaren norabidea sakonkien markatu duten pertsonetako bat: literaturaren berritzailea, Europako haizeen ekarlea, euskara batuaren bideratzailea, Ekin eta gero ETAren sortzaileetakoa…

Nortasun alde askotako horretan, Txillardegi politikariari erreparatu dio Pako Sudupek, haren eginak eta batez ere idatziak xeheki aztertuz, ikuspegi bikoitz honetatik: batetik, hainbat gai giltzarriren inguruan hartutako jarrera erakutsiko digu: arraza, eliza, hizkuntza, klase-borroka, indarkeriak… Bestetik, kronologikoki egin zuen ibilbidea agertzen digu: Ekinetik ETAra, erakunde armatua uztea, ESB, HB, Aralar, ANV…

 

Pako Sudupek Euskal Ikasketetan doktoreak eta Joxe Manuel Odriozolaidazleak Txilardegiz hitz egingo digute haren ibilbide politikoa jasotzen duen lan honen inguruko solasaldian. Borrokalari eta polemista nekagaitza izan zen Txillardegi, intelektual konprometitu eta ongi prestatua, bere ideien alde koherentziaz eta zintzotasunez jardun zuena beti, aberri aske eta euskaldunaren ametsa gauzaturik ikusi gabe baina helburuaren iparrorratza argi seinalaturik.

 

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina