Fito Rodriguez “Giza eskubideak: gizarte eta hezkuntza politikak” Solasaldia.

Fito  Rodriguez  “Giza  eskubideak:  gizarte  eta  hezkuntza  politikak”  Solasaldia.
Click to view map
Noiz:
martxoa 16, 2016 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2016-03-16T19:00:00+01:00
2016-03-16T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Jacques Rancièrek dioen bezala (‘Who is the Subject of the Rights of Man?’, South Altantic Quarterly, cit., pp. 307-309) giza eskubideak: ‘baliorik gabe geratzen direlarik, errukituek euren jantziekin egiten duten gauza bera egin ohi da: txiroei ematen zaizkie. Orduan, baliogabe diruditen eskubideak atzerrira igortzen dira botika eta jantziekin batera, ez botika, ez jantzi, ez eta eskubiderik ere ez dutenentzat’. Baina, halere, eskubide horiek ez dira, berez, husten, aitzitik, gizakion berdintasuna oinarritzen duten neurrian politiko bihurtzen dira eta, ondorioz, egungo gizartea birdefinitzeko baliagarriak suertatzen dira. Horrela, globalizazioak eta etorkinen arazo berriak, estatuen zilegitasun krisialdiak eta merkatuen arautze ezak daukaten esanahi berriez hausnartzeko beta ematen digute. Liburu honek horretarako laguntza ematen duelakoan gaude. 

 

Fito Rodriguez. Euskal idazle eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea eta ikerlaria.

Paris VIIIko irakaslea (école et cultures minoritaires ) izana eta Genevako (Suitzan) Faculté de Psychologie et Sciences de l’Education delakoan ikerlari aritu izan da. 1978an Madrilgo Complutensen Filosofia eta Letretan lizentziatua, 1988an Hezkuntza Zientzietan Doktoratua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Hezkuntza arloko esperientzia ugari metatu ditu bizitzan zehar, eskola irakasle eta zuzendari modura. Azken hogeita hamabost urteotan EHUko irakasle eta ikertzaile gisa jardun du Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Halaber, nazioarteko unibertsitate argitalpen ezberdinetan ere bere lanak kaleratu ditu, hala nola, Astrolabio-n (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko aldizkaria) eta República de las Letras (Espainiako idazleen elkartearen aldizkaria), gazteleraz, Digi-thum (Bartzelonako Unibertsitate Irekiaren aldizkaria), katalaneraz, Escrita contemporánea, galegoz eta The International Journal of Critical Cultural Studiesbaita Universal Journal of Educational Research-en, ingelesez.

Zenbait euskal hedabideetan parte hartu du: EginGaraBERRIA, Egin eta Info7 Irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian ‘seiko urrea’ izeneko zutabea ondu zuen eta honako aldizkarietan idatzi ohi du: SusaIralkaEle, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN, Bazka,… Beste batzuekin batera, halaber, heziketaren nahiz euskal kulturaren inguruan hainbat argitalpen ere baditu: Auñamendi Entziklopedian, Antrhoposeko Diccionario de Terminología Científico Social deritzanean edota UEUko Filosofiako Gidan. Jean Jacques Rousseau, Marcel Proust, Georges Henein, Jacques Baron, Eugène Grindel, Gilbert Lely, André Breton, JoyceMansour, Maurice Blanchard, Yves Battistini, René Char, René Magritte, Aimé Césaire, Gui Rosey, Alfonso Sastre edo Juan Mayorga euskaratu eta argitaratu ditu…

 

Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakaria izan da baita Euskal PEN Klubeko Zuzendaritzakoa. Eusko Ikaskuntzako eta Bertsozaleen Elkarteko bazkide. Bergarako Idazleen Eskolan irakasle aritu da. Joseba Jaka literatura saria eskuratu zuen 2005ean (saiakera arloan). Bere web orria: http://fitorodriguez.eus/

 

Solasaldi honetan, giza eskubideez, eta berauek bultzatzen dituzten gizarte eta hezkuntza politikaz ariko zaigu Fito Rodriguez

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina