Sembra, landareak ereiteko tailerra. Haurrentzako tailerra.

Sembra,  landareak  ereiteko  tailerra.  Haurrentzako  tailerra.
Click to view map
Noiz:
maiatza 14, 2016 @ 12:00 pm – 1:00 pm
2016-05-14T12:00:00+02:00
2016-05-14T13:00:00+02:00
Non:
elkar liburudenda (Tolosa)
Aroztegieta Kalea
20400 Tolosa, Gipuzkoa
España

HAURRENTZAKO TAILERRA ELKAR TOLOSAN (Arostegieta). 

TAILER HAU DAGOENEKO BETE DA. 

 

Maiatza garai onena da landareak ereiteko! Eta SEMBRA etxeak haurrekin era atsegin eta errazean landareak ereiten ikasteko duen materiala erakutsi nahi dizuegu. Horretarako, tailer honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehenengo loreontzi txikiak margotuko ditugu. Ondoren, txukun txukun lurra sartu, haziak aukeratu (tomateak, letxugak, belar usaintsuak, ilarrak…) eta erein. Ur pixka bat eta etxera! Ez ahaztu leku eguzkitsua gorde behar diozula zure landareari. Ez ezazu ahaztu eta emaiozu edaten lurra lehortzen denean. Seguru udaran uzta ederra izango duzula!

 

4 urtetik gorakoentzako tailerra. Doakoa. Leku faltagatik, izena ematea derrigorrezkoa da. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina