Don DeLillo ‘Zero K’ Prentsaurrekoa.
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España
Don DeLilloren Zero K lana euskaratu du Meettok argitaltxeak eta prentsaurrean aurkeztuko dute.
Izatea aukeratu gabe jaiotzen gara. Modu berean hil behar ote genuke denok? Ez al da giza lorietako bat halabehar jakin bati uko egitea?
Jeffrey Lockhart-en aita, Ross, hirurogeiak beteak dituen bilioiduna, heriotza ezin hobeto kontrolatzen duten gune sekretu bateko inbertitzaile nagusia da. Isilpeko leku hartan, kontu handiz zaintzen dituzte gorputzak, etorkizuneko denbora batean, aurrerapen biomedikuei eta teknologia berriei esker, betiereko bizitzara itzuli ahal izango dituzten arte.
Rossek gunera gonbidatzen duenean, Jeff ohartzen da gorputza eman behar dutenetako bat Artis dela, Rossen emazten berriena, zeinaren osasuna okerrera egiten ari baita. Jeff bere burua prestatzen hasten da bere amaordeari ‘adio zalantzazko bat’ emateko, eta, bitartean, pixkana, gizateriaren galdera zailenei aurre egiten die: nolako ondarea utziko dugu, noblezia al dago heriotzan, zein da ‘hemen, lurrean, gure garaian bizi dugun harridura nahasketaren’ behin betiko balioa.
Don DeLilloren nobela berri, erakargarri, ikusgarri, aipatu eta bikain honek parez pare jartzen ditu, alde batetik, munduaren iluntasuna -terrorismoa, uholdeak, suteak, goseteak, izurritea-, eta, bestetik, edertasuna eta gizateriaren eguneroko bizitza.