ABUZTUKO ERAKUSKETA. Josu Fernández eta Blanca del Río.
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España
JOSU FERNÁNDEZ ESTARRONA: Ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa, Vitoria-Gasteizko Arte Eskolan egin zituen ikasketak eta arte grafiko eta publizitatean diharduten enpresa ezberdinetan egin du lan. Bere lanetako batzuk tabernetan eta kultur espazioetan erakutsi dira. Ipuin tradizionalek, komikiek eta zinemak eragina izan dute bere lanetan, eta bere lanak haurrentzako ilustrazioetan oinarritzen dira batipat, pertsonaia eta inguru koloretsuz eta trazi garbiz osatzen dira.
BLANCA DEL RÍO: Vitoria-Gasteizen jaioa, poeta eta ipuin kontalaria da, haurrentzako poesiaren alorrean lan haundia egina. Bere lana oso zabala izan da, poesia laburrak alde batetik, bertsotan idatzitako ipuin luzea bat eta baita ipuin labur sorta bat ere. Era xume baina ederrean idatzitako lanak dira bereak, xarmaz betetako istorio haiek haur eta helduen bihotzak konkistatu dituzte. Gloria Fuertesek, adibidez, bere lan batzuk irakurri zituenean pertsonalki deitu zion telefonoz eta zera esan zion: ‘Idazten duzuna oso ona da! Ez utzi idazteari!’.
Bi artistek beraien indarrak batzea erabaki dute textua eta irudiak nahastuz, erakusketa eder hau osatzeko. Haurren mundu magikora sartzeko gonbita egiten diote, beraz, ikusleari.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Presentación “Oro Verde” de Inma Roiz
- IRAILEKO ERAKUSKETA. Eneritz M. Zearra: ‘Sentsibilitatearen indarra’. →