BERGARAN haurrentzako tailerra.

BERGARAN  haurrentzako  tailerra.
Click to view map
Noiz:
azaroa 25, 2016 @ 6:00 pm – 7:30 pm
2016-11-25T18:00:00+01:00
2016-11-25T19:30:00+01:00
Non:
elkar Bergara (Ibargarai, 12)
Ibargarai Hiribidea
12, 20570 Bergara, Gipuzkoa
España

Tailer berezia antolatu dugu azaroan Bergaran. Jolas hezitzaile aukera zabala dugu Bergarako elkar liburu-dendan eta erakutsi egin nahi dizkizugu. Jolas hezitzaileak dira eta jolasean aritzeko oso atseginak!  Ezagutu nahi al dituzu? Guztiok batera jolastuz arratsalde eder bat pasatzera gonbidatu nahi zaitugu. Animatuko al zarete? 

 

Arraultzekin dantza egingo dugu, izozki bolatxoak (erori gabe!) pilatuko ditugu, koloretako eraztunez beteko ditugu hatzak, edo zorte txarra dakarren katu beltza saihesten saiatuko gara, besteak beste. Taldean jolastezko jolas zoragarriak dira. Goiz pasa polit bat egin nahiko genuke, beraz, zure zain izango gaituzu. 

 

4 eta 10 urte artekoentzako tailerra izango da. Leku faltagatik beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Liburu-dendan bertan egin dezakezu ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. Zai gaituzue! 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina