Raule & Landa ‘Arthus Trivium. 1. Los ángeles de Nostradamus’ Eleberri grafiko aurkezpena.
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España
Frantzia, 1565. Hamarkada bat lehenago Nostradamus astronomo eta medikuak ‘Prefeziak’ lana argitaratu zuen. Geroztik, bere izen ona etengabe ari da hazten. Maisuak etengabe jasotzen ditu arrazoiaren mugak gainditzen dituzten kontuak argitzeko laguntza eskatuz idazten dietenen eskutiztak, baina zaharra dago dagoeneko eta osasunez ere ez dabil oso indartsu, eta beraz, ezin die erantzunik eman eskaera horiei.
Bere hiru ikasleek hartuko dute testigua eta maisuaren izenean, herrialde osoan zehar bidaiatuko dute Arthus Trivium, Angélique Obscura eta Angulus Dantek erlijioak edo zientziak azaldu ezin ditzakeen misterioak argitzeko asmoz.
Raule gidoilariarekin batera sinatzen du nobela grafiko saga hau Juan Luis Landa errenteriarrak. Eskarmentu handiko ilustratzailea da Landa. Kalabaza tripontziarekin hasi zen lanean, 19 urte zituela, eta ondoren egin dituen lanen artean aipatzekoak dira Ipurbeltz bilduman egindako lanak edo Gabai. Gure herriaren historia komiki bilduma. Orain Arthus Trivium saga sortzen lanean dihardu buru belarri. Lan hau, Frantzian arrakasta haundiz editatu zen lehenik, eta orain gazteleraz argitaratuko du Norma argitaletxeak.
Solasaldi honetan, Óscar Goñi kazetaria izango du lagun.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Ali Salem Iselmu ‘Beduino bat Karibe aldean’ Liburu aurkezpena.
- Gilles Riviere & Paxkal Bourgoin ‘Ina, ene ama afrikarra’ Sinaketa. →