Agenda BILBO

Aza
22
az.
Lehendakaris muertos ‘Podrán cortar la droga pero no la primavera’ Firma de discos.
Aza 22 @ 7:00 pm – 8:00 pm
Lehendakaris muertos 'Podrán cortar la droga pero no la primavera' Firma de discos. @ elkar liburu-denda Bilbo (Iparragirre, 26)

Lehendakaris muertos saca a la luz nuevo disco este otoño, un trabajo titulado ‘Podrán cortar la droga pero no la primavera‘. El grupo de Iruñea estará con nosotros en la librería elkar de Bilbao (Iparragirre 26) firmando su nuevo trabajo. 

Aza
24
ol.
Berri Txarrak ‘Infrasoinuak’ Lagin akustikoa eta disko sinaketa.
Aza 24 @ 6:30 pm – 8:00 pm
Berri Txarrak 'Infrasoinuak' Lagin akustikoa eta disko sinaketa. @ elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)

INFRASOINUAK deritzo Berri Txarrakek estudio batean grabatu duen 9. diskoari. Infrasoinuak deritzo era berean, diskoa aurkezteko aukeratu dugun lehen singleari.

Infrasoinuak ikusi gura ez ditugun alarma gorriak dira, iritsi ahala baztertzen ditugun ahaireak dira, zarata estonagarriaren azpian entzun ditzakegun doinuak.

Diskoa Bill Stevensonek eta Jason Livermorek (Black Flag, Descendents, Lemonheads) ekoitzi dute Blasting Room estudioetan  (Fort Collins, Colorado –AEB).

 

Azaroaren 24an aurkeztuko da eta egun horretan bertan, lagin akustiko bat eskainiko dute Bilboko elkar liburu-dendan. Ondoren, diskoak sinatuko dituzte. 

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte. 

 

Jon Ariza De Miguel ‘Haizeari begira’ Topaketa + Sinaketa.
Aza 24 @ 6:30 pm – 8:00 pm
Jon Ariza De Miguel 'Haizeari begira' Topaketa + Sinaketa. @ elkar liburu-denda Bilbo (Iparragirre 26)

Jon Ariza De Miguel idazlea gurekin izango dugu Iparragirre kaleko elkar liburu-dendan, bere azken eleberria sinatzen eta irakurleekin solasean. 

 

Haizeari begira. 

Nire leiho pareko etxean ez zegoen inor, baina te katilua bukatzen ari nintzela argia piztu zen gortinen atzetik, eta pertsona baten itxura sumatu nuen. Nolabait argi iturria haren atzean zegoen eta pertsonaren itzala proiektatzen zuen gortinen aurka, ombres chinoises antzoki batean bezala. Pertsona hau arropa eranzten hasi zen: jaka edo zamarra edo berokia lehendabizi, jertse bat gero, kamiseta, eta prakak. Segundo pare batez desagertu zen, eta berriro agertu zen arropa janzten, pijama ziurrenik. Berriro ere desagertu, eta laster agertu zen, eskuan zeozer zeukala. Ahora eramaten zuen moduagatik igarri nuen katilu bat zela. Agian nire moduan tea edaten ari zen?    

 

Jon Ariza De Miguel (Portugalete, 1979). Portugaleten jaio, Bilbon hazi, han eta hemen hezi, eta Herbehereetan bizi da gaur egun. Ingeniari-ikasketak egina. Ohe hotzak izan zen bere lehen eleberria, 2016an kaleratua.

 

Abe
2
lr.
Mosaiko tailerra Apli. Haurrentzako tailerra.
Abe 2 @ 12:00 pm – 1:00 pm
Mosaiko tailerra Apli. Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoa Bilbo (Zamudioko ataria)

Collage eta mosaikoak egiteko tailerra. Apli etxeko materiala erabiliko dugu bertan. 4 eta 10 urte arteko haurrei zuzendua. 

Tailerra doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat  aretoa@elkar.eus helbidera. Haurraren izen-abizenak eta adina zehaztu eta baita zein hiritan parte hartu nahi duzuen ere. (Izena emana duten ala ez baieztatuko da).