Agenda IRUÑEA

Ots
11
lr.
aPunt. Haurrentzako tailerra.
Ots 11 @ 12:00 pm – 1:00 pm
aPunt. Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoa Iruñea (Larraona - Golem)

aPuntBarcelona eskuz egindako jolasak eta eskulanak lantzen dituen jolas etxe kataluniarra da. 

Diseinuari, kalitateari, originaltasunari eta haurren garapenarekiko errespetuari lehentasuna ematen diete. Pieza bakarrak sortzen dituzte, diseinudunak, dibertigarriak eta kolorez beteak, haurren ikasteko grina piztu eta irudimena eta jolas librea bultzatzea helburu dutenak. Betiko tekniketan oinarrituak, gainera: haria eta eskuak. 

 

Jolas etxe txiki bezain eder honen eskulanetako batzuk ezagutuko ditugu tailer honetan: josten ikasteko eskulanak egingo ditugu eta mugikari bat ere egingo dugu. 

 

4 eta 12 urte arteko haurrei dago zuzenduta tailerra. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. 

Ots
24
ol.
The Icer Company ‘Belurbe’ diskoaren aurkezpena + akustikoa
Ots 24 @ 6:30 pm – 7:30 pm
The Icer Company 'Belurbe' diskoaren aurkezpena + akustikoa @ elkar aretoa (Comedias)

Iruñean, 2013-ean sortuta, The Icer Company Iker Ziaren proiektu pertsonala bezala aurkeztu zen, Arima Sutan taldean zazpi urtez egondako musikaria izan zena. Taldetik kanpo aro pertsonal zail batean kantuak sortzen joan zen bere kabuz. Eta etxean eginiko grabazio xume bat zena, proiektu serio bilakatu zen: Arkaitz Ezkai, baterian; Rubén Matilla, kitarran, eta Xabier Valverde, baxuan, sortu zuten talde finkoa eta emaitza, Ur abisalen expedizioa diskoa izan zen. Lan honek bidai metaforiko bat proposatzen zuen, bakoitzaren ozeano pertsonal sakonenetik doan bidaia.

Orain, taldea disko berriarekin dator: Balurbe. Eta otsailaren 24an Iruñeako elkar aretoan disko berri honen aurkezpenaz eta akustikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatu zaitezte!

Azken lanaren teaserra hemen ikusi dezakezue.