Benito Lertxundi – Oroimenaren oraina (Hamaika TB)
Benito Lertxundik “Oroimenaren oraina” diskoa kaleratu du berriki Elkar argitaletxearekin. Hamaika Telebistari elkarrizketa polita eskaini zion. Bertan azaltzen du ofizioan nola egiten duen aurrera, oroimenean bildutako esperientzia nola ekartzen duen orainera, ikasteko nola desikasi behar izan duen berriro jatorrira itzultzeko ondoren, entzulea nolakoa den lehen eta orain… eta beste hainbat kontu interesgarri, baita anekdotaren bat ere artean.
Eskerrik asko Hamaika TBri elkarrizketagatik!