50.Durangoko Azokaren azken egunak eman duena

Amaitu da 50. Durangoko Azoka. Itxi ditu ateak hurrengo ediziora arte. Ederra izan da, kulturaz gozatzeko aukera paregabea, bost egun ekintzaz eta aurkezpenez betetea, baina hau ere amaitu da. Guk ere utzi dugu azoka atzean eta datorren urtekoari begira jarri gara dagoeneko. Gaurko eguna azkena izanagatik, ez da lasaiagoa izan. Jende asko hurbildu da azokara eta gaur gainera Joseba Jakaren lasterketa eguna izan da. Beti moduan, hemen duzue gaurko egunak eman duenaren laburpena.

Hau da gaurko egunaren argazki bilduma:

50.Durangoko Azoka - Azken eguna (Irakurri +)

50.Durangoko Azokaren laugarren egunak eman duena

Dagoeneko Durangoko Azokaren laugarren eguna ere pasa da, bihar izango da azken eguna eta datorren urtera arte itxi egingo ditu ateak. Gaurko eguna ere jendetsua izan da, baina aurrekoak baina lasaiagoa hala ere. Gaurko egunak eman duenaren laburpena duzue honakoa. Hemen beti moduan, eguneko argazkiak, playlista, aurkezpenak eta zuzenekoak ikusi ahal izango dituzue.

Hau da gaurko egunaren argazki bilduma:
50. Durangoko azoka - Laugarren eguna
(Irakurri +)

50.Durangoko Azokaren hirugarren egunak eman duena

Dagoeneko 3 egun pasa dira Durangoko Azokaren 50. edizioa hasi zenetik. Hirugarren egun honetan, hainbat idazleekin egoteko aukera izan dugu, jendetza bildu da gaurkoan ere. Eta sekulako giroa egon da.

Hemen duzue, gaurko egunak eman duenaren argazki bilduma:

50. Durangoko azoka - Hirugarren eguna (Irakurri +)

Goizalde Landabaso “Babeserako kopia” liburua performance bidez aurkeztu du

Babeserako-kopia-azala.jpgIMG_9101Goizalde Landabasok ere bere
lan berria performance bidez aurkeztu du Durangoko azokako Ahotsenean. Oraingo honetan, bi laguntzaile izan ditu: Ane Zabala eta Galder Pérez Babeserako kopia liburuari buruz aritu dira hirurak. (Irakurri +)

50.Durangoko Azokaren bigarren egunak eman duena

Bigarren eguna izan zen atzokoa. Atzoko egunean artista ezberdinak ibili dira Durangoko Azokaren erakusmahai ezberdinetan.

Hemen duzue atzoko egunak eman zuenaren argazki bilduma:

50. Durangoko azoka - bigarren eguna

Hainbat idazleek ahotsenean solasaldiak eskaini zituzten. Jasone Osoro eta Iñaki Petxarromanek esaterako.

Jasone Osorok honela laburtu zuen, motz-motzean, bere azken lana: 12etan bermuta.

Iñaki Petxarroman ere, Ahotsenean izan zen, Kearen fiordoa bere nobelari buruz aritu zen solasean eta honela laburtu zuen.

Gainera hainbat musikari izan ziren, tartean Mikel Urdangarin eta nahiz eta jo eta su aritu zen, tartetxo hau eskaini zigun:

Hau izan da gaurko playlista:

Durangoko Azokak Gerediaga Elkartearen sortzaileei emango dio Argizaiola saria

argizaiola saria2Koldo Alzibar, Jesus Astigarraga, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jose Luis Lizundia, Carmen Miranda, Maria Arrate Salazar eta Leopoldo Zugaza Gerediaga Elkartearen sortzaileek jasoko dute aurten Durangoko Azokako Argizaiola saria. 

Franquismo bete-betean honelako ekitaldi bat sortzeagatik izandako kemena gogorarazi nahi izan dute aurtengo Argizaiola sariarekin. (Irakurri +)