Ibai Aizpuruaren ilustrazioa

Ilustrazioa Ibai Aizpurua

Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko du Victoria Eugeniako kontzertu berezian

Adarra Saria 2015Ruper Ordorikak ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, kontzertu berezi bezain ahaztezin bat eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Kontzertua Donostiako Udalak Ruperri bere ibilbidearengatik eta euskal kulturari eta musikari egindako ekarpenarengatik emango dion Adarra Sariaren ekitaldiaren barruan eskainiko da.

Victoria Eugeniako emanaldi hau berezia izango da benetan. Ruperrek, lehen diskotik 2014an ateratako Lurrean etzanda diskora iritsi arte, bere ibilbide luzea osatu duten abestien aukeraketa zaindua egingo du.

Ruperrekin batera, musikari hauek arituko dira; Leo Abrahams (gitarra eta prozesadoreak), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Fernando Lutxo Neira (baxua). (Irakurri +)

Elkar Estudioa Sesioak 3. edizioa abian da

Elkar Estudioa Sesioak 3Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko emanaldien grabaketak eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatuko ditu zuzeneko hauek, eta udazkenean emitituko ditu. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen emanaldiekin disfrutatu ahal izango duzu, ez ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

 

 

Maiatzak 12 Beñat Igerabide (Donostia)
Maiatzak 13 22 Metro Koadro (Bilbo)
Maiatzak 14 Begiz Begi (Iparraldea)
Maiatzak 15 Eskean Kristo (Arratia)
Maiatzak 18 Libe (Gasteiz)
Maiatzak 19 Joseba B. Lenoir Gang (Bera)
Maiatzak 20 Sueder (Gernika)
Maiatzak 21 Perlak (Zarautz)
Maiatzak 22 Lou Topet (Zarautz)

  (Irakurri +)

“Nola belztu behar zuria” emanaldia Usurbilgo Sutegin

Nola belztu behar zuriaNola belztu behar zuria Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia apirilaren 24an ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, Usurbilgo Sutegin, 22:00etan.

Joxan Artzeren heriotzaren atari dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta sortu zuten iaz Nola beltztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek. Apirilaren 24an ikuskizun hori ikusteko aukera berri bat izango da.

Emanaldia grabatu egingo da, eta udazkenean, DVD formatuan kaleratuko da.

Emanaldiko sarrerak Usurbilgo Lizardi liburu-dendan eta egunean bertan leihatilan eskuratzeko aukera izango da.

 

 

Aguxtin Alkhat: “Kantuak sekulako indarra du jendea konbentzitzeko”

Aguxtin AlkhatEuskal kantagintzaren ahots berrietako bat da Aguxtin Alkhat heletarra. 2013ko Ihes egin EParen ostean, Haizeen meneko (Elkar) lehen disko luzea kaleratu du. Talde-soinua indartu eta lan anitza osatu du Alkhatek: tentsioa, baretasuna eta goxotasuna bildu ditu doinuetan, itxaropena eta kemena zabaldu hitzetan.

Alkhat abizenaren pisua sentitzen da Ipar Euskal Herrian?

Bai, txikitatik. Gurasoek etxe zahar bat erosi zuten Armendarizen eta han handitu ginen. Euskaldun anitz badira han baina gu ginen nolabait “Enbata zikinak”. Bi familia bakarrik ginen ikastolara joaten leku hartatik. Aita [Ernest bertsolari zena] euskalduna eta abertzalea zen, eta beti sentitu dugu begirada pisu bat frantses sentitzen diren euskaldunen aldetik. Bestetik, abertzale munduan gu beti izan gara Alkhaten semeak. (Irakurri +)

Alex Sanvi-ren komiki-tira

Alex Sanvi - komikia