Elkar musikako nobedadeen abesti zerrenda
2015  urtean,  Elkar  musikak  eta  Oihukak  disko  ugari  kaleratu  dituzte:  Aguxtin  Alkhaten  Haizeen  meneko,  Elustondo  taldearen  Elustondo,  Mikel  Urdangarinen  MMXV   ,  Izaki  Gardenak  taldearen  Aurri  gara  ,  Eh  Sukarra  taldearen  Azken  gezia,  Jean  Mixel  Bedaxagarren Belatxa  ,  Imuntzo  eta  Beloki  trikitilarien  Egurre  Anne  Etchegoyenen  Ken  zazpi  taldearen  Phoenicoperus  besteak  beste.  Gainera  Binilo  sorta  ere  kaleratu  du,  tartean  Kuraia  Taldearen   Kuraia   diskoa.
Lan horiek guztiak Durangoko azokan aurkituko dituzu abenduaren 4etik 8ra arte. Gainera, artista horietako hainbat azokan izango dira euren lanak sinatzen eta aurkezten. Sinatzen eta aurkezten nor egongo den ikusteko, ikusi sinaketetarako prestatu dugun informazio gehigarria.
Nobedade horien abestiak aukeratu eta abesti-zerrenda bat egin dugu. Hemen duzue!


