8. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren SARI BANAKETA
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España
LAN ETA LAN, HAUR ETA GAZTEEN IRAKURZALETASUNA BULTZATUZ
Aurtengoa ezusteko ederra izan da. Bagenekien haur eta gazteek irakurri eta idaztea gogoko dutela, baina horrelakorik ez genuen espero! 9.384 lan jaso ditugu 8. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan! Izugarria izan da! Eta ze lanak, gainera! Inoiz baino zailagoa izan da irabazleak erabakitzea baina lortu dugu azkenean. Zorionak, beraz, guztioi!
Peru Magdalenak idatzi zigun Lolo ipuina, laino loti baten istorioa kontatzen ziguna. Martintxo ilustratzaileak, berriz, erdi arora garamatzan ilustrazioa osatu zigun. Eta koxkorrenentzako komiki edo binetarako gaia guk jarri genuen, “Eta kultura, zer?”. Hiru oinarri horiek ardatz hartuta, irudimen eta kalitate handiko lanak jaso ditugu: 7.749 ilustrazio, 1.578 ipuin eta 57 komiki.
Saridunek opari ederrak eraman dituzte etxera. Ondo merezitakoak! Eta ikastetxeek ere izan dituzte sariak. Laboral Kutxari esker hiru ikastetxetako hiru ikasgelek abenturaz betetako egunpasa ederraz gozatu ahal izango dute Sobron Abentura Parkean. Irrien Lagunek, berriz, bi haurren ilustrazioak saritu dituzte haien eskolan egingo dituzten bi ikuskizunekin eta Irrien Lagunen material sorta batekin.
Zorionak beraz, irabazle guztiei! Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!
Hemen dituzue lan saridunak.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Sembra, landareak ereiteko tailerra. Haurrentzako tailerra.
- Iñaki Irasizabal ‘Gauzak ez ziren sekula berdinak izango’ →