ATZERATU EGIN DA. Unai Maleski “Hau ez da poesia” Solasaldia.
Calle Comedias
14, 31001 Pamplona, Navarra
España
Solasaldi hau ATZERATU EGIN DA. Laister jakinaraziko dugu data berria. Barkatu eragozpenak.
Unai Maleski iruñearrak bere lehen lana argitaratu berri du, Hau ez da poesia, poesia liburua. Izenburuaren paradoxak iradokitzen du barrukoaren nondik norakoa: ideiekin jolas egiten du autoreak, kontraesanak bilatzen ditu, ironia erabiltzen du…
Lau ataletan zehar, hainbat gai azalduz doaz: batetik, poesia zer den eta hura atzematearen zailtasuna bera; bestetik, maitasuna, modu lotsati baina enpatikoan landua; horrez gain, gai sozialei heltzen die beldurrik gabe, hala nola gaur euskaldun izateak dakartzan arazoak, edo Nafarroan abertzale sentitzeak sorrarazten dituenak.
Iruñeako elkar liburudendako Patxo Abarzuza lagun dugula, liburuaz ariko gara solasean Unai Maleskirekin.
Erlazionatutako Albisteak
- ← KAOTIKO “Sindicato del crimen” Rueda de prensa.
- Amaiur Elizari “Los 9 de John Lennon” Presentación de libro y tertulia. →