Bertol Arrietaren ‘Elurraren formula’ eta Jordi Sierra i Fabra-ren ‘Hitz zauritua’ – Prentsaurrekoa

Bertol  Arrietaren  ‘Elurraren  formula’  eta  Jordi  Sierra  i  Fabra-ren  ‘Hitz  zauritua’  –  Prentsaurrekoa
Click to view map
Noiz:
maiatza 3, 2017 @ 10:00 am – 10:30 am
2017-05-03T10:00:00+02:00
2017-05-03T10:30:00+02:00
Non:
Donostiako elkar aretoa
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Bertol Arrieta, Elurraren formula: Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.

Jordi Sierra i Fabra, Itzulp: Xabier Aranburu “Artzai” , Hitz zaurituak: Disidente politikoentzako kartzela-eremu batera bidali dute soldadutza egitera Li Huan. Presoen korrespondentzia zentsuratzea egokitu zaio irakurtzeko eta idazteko duen dohainei esker. Umea zen diktadura ezarri zenean, orain hemezortzi urte ditu eta irmo sinesten du erregimenean. Edonola, preso guztien artean, 139ak bereziki erakartzen du gaztea. Wang Zhu du izena eta Unibertsitateko irakaslea zen iraultzaren aurretik. Irakasle zaharrarekiko harremanak, nahitaez, bultzatuko du ordura arte sinetsitako egiak zalantzan jartzera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina