Bilbo Sketch 3. Koaderno margo maratoia. Arte Eder Jardunaldiak.

Bilbo  Sketch  3.  Koaderno  margo  maratoia.  Arte  Eder  Jardunaldiak.
Click to view map
Noiz:
maiatza 23, 2015 @ 10:00 am – 7:00 pm
2015-05-23T10:00:00+02:00
2015-05-23T19:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Bilbo
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbao, Bizkaia
España

Izena ematea:

Izena ematea www.elkarpaper.eus/bilbosketch3 atarian, edo Bilboko edozein elkar liburu-dendetan egin ahalko
da, maiatzaren 20a baino lehen. Plazak mugatuak dira, beraz arin ibili!

 

Bilbo Sketch Maratoia:

Maiatzaren 23an, larunbatean, goizeko 10:00ak eta 11:30ak bitartean Bilboko Licenciado Poza kaleko elkar liburu-dendara joan behar
duzu
. Bertan maratoian parte hartzeko materiala banatuko da:

– Moleskine koaderno konpultsatu bat.

– Talens etxeko Sakura errotulatzaile bat.

– Milan ikatz-ziri bat.

– La Riberan jasotzeko Sketch Take Away hamaiketakoa jasotzeko txartela.

– Bilbo hiriko mapa bat.

 

Arratsaldeko 19:00ak arte izango dute lehiakideek marrazteko epea. Ordu hori baino lehen  utzi beharko dute koadernoa Licenciado Poza kaleko elkar
liburu-dendan.

 

Mapa eta eguneko lana:

Emango dugun hiriaren mapan, adierazitako bost zonaldeak marraztu beharko dira nahitaez:

–          Bilboko metroa

–          Erriberako merkatua edo La Ribera jatetxea.

–          Unamuno plaza

–          Santiago Katedrala  

–          Areatzako zubia.

 

Lehiakide bakoitzak bost leku hauetako bakoitzean marrazki bana egin beharko du gutxienez, baina hauez gain, Bilbo hirian zehar egindako nahi adina marrazki aurkeztu ditzake libreta berean:
barrukaldeak, kanpokaldeak, subjektuak, objektuak, eszenak, etab.

 

 

ADI!! 12:30ak eta 13:00ak artean La Ribera jatetxean egingo dugu zita talde-argazki bat atera eta elkar ezagutzeko! Bertan, dohainik, Sketch Take
Away
hamaiketakoa oparituko
dizugu, marrazten jarraitzen dugun bitartean sabela apur bat goxatzeko.  Ez huts egin!!

 

Zein teknika erabili behar da?

elkar-ek lehiakide bakoitzari Moleskine libreta, Milan ikatz-ziri eta Talens Sakura errotulatzaile bana emango dio. Derrigorrezkoa izango da marrazkiak Moleskine libretan egitea,
baina marrazketa teknika guztiz librea da. Nahi diren margo eta materialak erabil daitezke, eta Milan ikatz-zira eta Sakura errotulatzailea erabiltzea aukerakoa izango da.

 

Kategoriak eta sariak:

–          1. Kategoria: 16 urtetik gorako helduak (1999an edo lehenago jaiotakoak).

 

–          2. Kategoria: 10-15 urte bitarteko gaztetxoak (2000 eta 2005 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).

 

–          3. Kategoria: 10 urtetik beherako haurrak (2006an edo hortik aurrera jaiotakoak).

 

 

Ondorengo sariak emango dira:

– 1. Kategorian: `Koaderno onenari´ eta `Marrazki onenari´ sariak.

– 2. Kategorian:  `Gaztetxoen lan onenari´ saria.

– 3. Kategorian: `Haurren lan onenari´saria.

 

Epaimahaia elkar-eko ilustratzaile eta diseinu taldeak osatuko du.

 

Lanak eta eskubideak:

Parte-hartzaileek marraztutako Moleskine libreta elkar liburu-dendan uzten dutenean, marrazki horien eskubideak Euskal Kulturgintza S.A.renak izatera pasako dira. Euskal
Kulturgintza S.A.-k irudi horiekin lehiaketa promozionatu eta erakusketa bat antolatu ahal izango du.

Hala ere, lehiaketa amaitu eta bi hilabetera, marrazkilariak bere koadernoa berreskuratu ahal izango du, hala eskatuz gero, elkar liburu-dendaren batean jasota.

Lehiaketan parte-hartzeak arauen onarpen osoa suposatzen du.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina