Dr. Igor Calzada & Jokin Bildarratz “Zubigintza. Berrikuntza politikoa” Solasaldia.

Dr.  Igor  Calzada  &  Jokin  Bildarratz  “Zubigintza.  Berrikuntza  politikoa”  Solasaldia.
Click to view map
Noiz:
azaroa 11, 2015 @ 11:00 am – 12:00 pm
2015-11-11T11:00:00+01:00
2015-11-11T12:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Bilbo
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbao, Bizkaia
España

Innovación política. Political innovation. Berrikuntza politikoa. Zubigintza. Dr. Igor Calzada eta Jokin Bildarratzen azken lanaren inguruko prentsaurrekoa. 

 

Eskuartean duzun liburu hau, egun eta etorkizunera begira, euskal politikagintzaren diskurtso eta praktika egituratzen duten (eta egiturako duten) lau ardatzetan oinarrituta dago: Aldaketa Konstituzionala, Autogobernua, Erabakitze-Eskubidea eta Independentzia. Ekarpen eraikitzailea xede duen lan honek, Zubigintza aplikatzen duelarik: batetik, sentsibilitate politiko artean eta bestetik, akademia eta politikaren uztarketa-zubiak erdietsiz.    

 

Zubigintza: Euskal Berrikuntza Politikoaren DNA da. Zubiak eraikitzea, bestearen lekuan jartzea, ulertzea, sentitzea; azken batean, herrigintzarako elkarrekin lan egitea. Euskal Herriarentzat, enpatia politiko eta hiritar eraldatzailea abian jartzea. Etorkizun politikoa gaurtik eraikitzen baitugu; elkarri aurpegira begiratuz, aurreruntz bultzaz.    

 

Liburu honen xede nagusia, euskal eztabaida politikoa gizarteratu eta demokratizatzea da. Praktika estrategiko, inklusibo, diziplinarteko, kritiko eta eraikitzailea proposatuz. 

 

Abiapuntua, Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘XXXIV. Udako eta XXVII. Europar Ikastaroen’ edizioaren barruan, 2015eko Uztailaren 9 eta 10ean ospatu zen ‘Berrikuntza Politikoa’ Uda Eskola da. Aipatutako ekitaldian, Igor Calzada doktore eta Jokin  Bildarratz zuzendariek ikuspegi praktiko batetik, Aldaketa Konstituzionala, Autogobernua, Erabakitzeko-Eskubidearen eta Independentziaren inguruko gogoeta kolektiboa diseinatu zuten, eragile sozial eta politikoen partehartze aktiboaren bitartez.    

 

Beraz, oraingo argitalpenak, partehartzaileen (besteak beste, politikari, akademiko, gizarte mugimenduetako kide eta hiritarrak), egindako ekarpen ezberdinak, estrategikoki aztertu eta orainalditik etorkizunera bultzatzea ditu helburu. Lehen aldiz jazotzen zen gertaera zehatz batek berez duen garrantzi sinboliko, historiko eta sozio-politikoa azpimarratzea komenigarria da ere: alegia, berariaz antolatu zen Berrikuntza Politikorako Laborategian, EAJ-PNV, EHBildu-Sortu, PSE-EE, PP eta Podemos alderdi politiko nagusietako bost liderren baterako partehartze demokratiko eta eraikitzailea. Berau, jasotzen du honako liburu honek, egun bizi dugun abagune esanguratsuaren irla.    

 

Argitalpen hau 2015-2017 trilogiako lehena da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina