Eko-Sketch Vitoria – Gasteiz. Koaderno margo maratoia.
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España
Habitataren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, urriaren 3an koaderno margo maratoia ospatuko dugu Gasteizko kaleetan.
Marraztea gogoko baduzu, hau da plana:
Izena eman ondoren, urriaren 3an elkarliburu-dendatik pasa eta bertan emango dizugu maratoian parte hartzeko materiala. Bost leku derrigor margotu beharrekoak dira eta horiez gain, nahi adina irudi gehitu ditzakezu zure koadernora, guztiak ekologiarekin zerikusia dutenak.
Egun guztia duzu marrazteko eta eguerdian, hamaiketako batetara ere gonbidatuko zaitugu!
Profesional zein afizionatu izan, duzun adina duzula, marraztea gustuko baduzu, zuk TALENTUA BAKARRIK JARRI BEHARKO DUZU. Beste guztia, gure esku.
Zatoz Vitoria-Gasteiz marraztera
Informazio guztia www.ekosketch.eus orrian.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Zura “Egunkari ezkutua” Prentsaurrekoa
- Begoña Pro Uriarte “La dama del velo y el laurel” Tertulia. →