Elkar Estudioa Sesioak-Beñat Igerabide-Zuzenekoaren grabaketa
Portuetxe Kalea
88, 20018 Donostia, Gipuzkoa
España
Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.
Beñat Igerabide
Gipuzkoako Aduna herriko Beñat Igerabidek, 2014ko udaberrian aurkeztu zuen bere lehen diskoa, “Orbainak” izenekoa, maila altuko pop dotore eta disdiratsua, berak idatzi eta
konposatutako kantu sorta eder bat ekarriz.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Komikien tintaztatzea. Josean Morlesin. Arte Eder Jardunaldiak
- Elkar Estudioa Sesioak-22M2-Zuzenekoaren grabaketa →