Elkar Estudioa Sesioak-Libe-Zuzenekoaren grabaketa

Elkar  Estudioa  Sesioak-Libe-Zuzenekoaren  grabaketa
Click to view map
Noiz:
maiatza 18, 2015 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2015-05-18T19:00:00+02:00
2015-05-18T20:00:00+02:00
Non:
Elkar Estudioa
Portuetxe Kalea
88, 20018 Donostia, Gipuzkoa
España

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Hasieran Neubat, Sorkun, Ekon eta, azken aldian Izaki Gardenak taldeekin lan egin ondoren, “Ihesaldi handia” izeneko disko landu eta heldua aurkeztu zuen Gasteizko Libe Kortazarrek pasa den
2014an “Libe” izen artistikoarenpean. Pianoan sortu eta taldearekin ondutako doinu sendoak bezain hauskorrak, barru-barrutik sortutakoak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina