Elkar Estudioa Sesioak-Lou Topet-Zuzenekoaren grabaketa

Elkar  Estudioa  Sesioak-Lou  Topet-Zuzenekoaren  grabaketa
Click to view map
Noiz:
maiatza 22, 2015 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2015-05-22T19:00:00+02:00
2015-05-22T20:00:00+02:00
Non:
Elkar Estudioa
Portuetxe Kalea
88, 20018 Donostia, Gipuzkoa
España

 

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Zarauzko Lou Topet taldeak 2013an aurkeztu zuen bere  lehen diskoa “Esnatu dira”, kanta harrigarriki sotilak bezain dotoreak, hari finez jositako doinuak erritmo zentzu ezin
egokiagoetan sustengaturik. Amerikar izaerako folk-pop intimistan jorratutako kanta zaporetsuak eta ederrak dakartzate, kalitate literario handiko testuen oinarri.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina