Elkar Estudioa Sesioak-Perlak-Zuzenekoaren grabaketa

Click to view map
Noiz:
maiatza 21, 2015 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2015-05-21T19:00:00+02:00
2015-05-21T20:00:00+02:00
Non:
Elkar Estudioa
Portuetxe Kalea
88, 20018 Donostia, Gipuzkoa
España

 Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira
zuzeneko sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9
sesio grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango
duzu, ez ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen 2013an Perlak talde zarauztarra, euren kantu bizigarri eta kitzikagarriez publikoa sutsuki erakarriz. Intentsitatea, hurbiltasuna
eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin trebeziaia konbinatzen dituztela. 2014an aurkeztu zuten euren
lehen diskoa, “Perlak” izenekoa.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina