Elkar Estudioa Sesioak- Sueder -Zuzenekoaren grabaketa
Portuetxe Kalea
88, 20018 Donostia, Gipuzkoa
España
Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.
Gernikako Sueder taldeak, herrian aurretik sortutako beste rock talde batzuen arrastoari helduta, soinu trinko eta lehen entzunaldiko kantu bizi-biziak eskaintzen ditu,
taldekideen adin gazteari dagokion gogoa kantuen kalitateari gehituta.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Conceptos básicos del Lettering. Sergio de la Calera. Jornadas de Bellas Artes.
- Elkar Estudioa Sesioak-Perlak-Zuzenekoaren grabaketa →