Ene kantak “Oneka marrazoa” DVD aurkezpena + ikuskizuna.
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbao, Bizkaia
España
Ene kantak taldeak ‘Oneka marrazoa‘ barañainen grabatutako ikuskizunaren DVDa aurkezteko, saio berezia eskainiko du elkar aretoan. Guztiak kantuz eta dantzan jarriko gaituzte formatu txikiko ikuskizun eder batekin.
Ene kantak:
Barañaingo Auditorioan emanaldi eta festa ospatu genuen 2015ko urriaren 3an eta DVDa grabatu zen egun horretan bertan, Eneko eta Nereren abenturak bizitzeko agertoki aproposa zelarik. Bertan, Oneka marrazoaren beste hainbat lagun gonbidatuta zeuden; hala nola, Basajaun eta Tartalo anaiak, kilikiak, erraldoiak, eta beste hainbat sorpresatxo ere bai.
NOR LAGUNDUKO DUGU DVD HONEKIN?DVD berri honekin lortutako diruaren parte bat Mailope herri aldizkaria laguntzeko izango da.Mailope Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberriko herri aldizkaria da. 1990. urtean argitaratu zenez lehenengoz, aurten 25 urte beteko ditu. Berez ingurune euskalduna den arren, aldizkaria bera jaio zenean, euskararen normalizaziora heltzeko urrats franko eman beharra zegoela ikusi zuten bertako hainbat euskalzaleek. Gau-eskolako ikasleen ariketa gisara sortu zen aldizkaria. Lau orrialdeko ale bat atera zuten lehenengoz, eta herritarren artean zer nolako arrakasta izan zuen ikusita, azkenean, hilabetekari bihurtu zen.
Hilabetekaria argitaratzeaz gain, hainbat kultur ekitaldi ere antolatzen ditu elkarteak, beti ere euskara eta euskalzaletasuna ardatz hartuta. Bidean, zailtasun ugari izan da. Nafarroako Gobernuak azken urteetan diru laguntza ukatu, eta bazkideen eta publizitatearen bidez lortutako diruari esker egin ahal izan du aurrera proiektuak. Dvd berri honekin jasotako dirua onuragarria izango da oso Mailoperentzat, bidea erraztuz eta ilusio handia banatuz.
Erlazionatutako Albisteak
- ← ABENDUKO ERAKUSKETA “Antonio Urruzola”
- Pello Añorga + Jokin Mitxelena “Olentzero eta Maridomingiren ipuina” Prentsaurrekoa →