Eneko Etxegarai – Eduardo Rodriguez “Ez dut txerrikume izan nahi” Ipuin kontaketa musikatua.
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España
3 hilabete, 3 aste eta 3 egun haurdun egon ondoren, Maritxu, baserriko txerrama handiena, amatxo izan zen. 11 txerri txiki erditu zituen.
Denak zoriontsu bizi ziren bat izan ezik. Azkena jaio zen txerrikumea, jolastu beharrean beste animaliak ikusten pasatzen zuen eguna.
Egun horretan hartu zuen erabakia:
Sartu zituen bere gauza guztiak oihal zati zahar batean, korapilatu zion ondo makil bati eta… TIPITI TAPATA bideari ekin zion.
Ez dut txerrikume izan nahi ipuina aurkezteko, Eduardo Rodriguez ilustratzaileak zuzenean marraztuko ditu ipuineko pertsonaiak, Pako Eizagirrek, irudien proiekzioz lagunduta ipuina kontatuko du eta Markel Eizagirrek txirulaz lagunduko du kontakizuna. Eneko Etxegarai egilearen laguntzarekin eta ipuin kontaketa eder moduan aurkeztuko da ipuina.






