Haritz Monreal Zarraonandia ‘Mendi literatura’ Liburu aurkezpena.
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbo, Bizkaia
Espainia
Haritz Monreal Zarraonandiaren liburuaren aurkezpena, elkar aretoan.
Zentzu zabalean, mendiaz diharduen literaturari deritza mendi literatura; zentzu hertsiagoan, mendizaleen literaturari. Ikerlan honetan mundu mailan eta Euskal Herrian generoak izan duen bilakabidea aztertzen da. Menditik pasatu dira profetak, Antzinatean, jainkoen bizilekutik jaitsita errebelaziozko mezua zabaltzeko; naturalistak, Errenazimentuan eta Ilustrazioan batez ere, natura ezagutu eta deskribatzeko; Erromantizismotik aurrera, poetak, inspirazioaren nahiz sentimendu intentsitatearen bila; esploratzaileak, lurraldea bereganatzeko xedez; filosofoak, transzendentzia lortzearren; jakitunak, lurraldearen alde material nahiz espirituala interpretatzeko; emakumeak, gizartean pairatzen dituzten bidegabekeriei bisibilitatea emateko; muturreko eskalatzaileak, nazioaren edo norberaren ohorea xerkatzen; mendizale, alpinista eta eskalatzaile apalak, abenturaz eta naturaz gozatzeko. Horiek guztiak aurkituko dituzu honako lan honetan.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Kuku eta Batela saileko liburu berriak. Prentsaurrekoa.
- Carlos Egia ‘El sacrificio de los peces’ Presentación del libro + tertulia. →