Haurrentzako filosofia “Jolastuz pentsatu” Imanol Alvarez.

Haurrentzako  filosofia  “Jolastuz  pentsatu”  Imanol  Alvarez.
Click to view map
Noiz:
martxoa 5, 2016 @ 12:00 pm – 12:30 pm
2016-03-05T12:00:00+01:00
2016-03-05T12:30:00+01:00
Non:
elkar aretoa Bilbo
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbao, Bizkaia
España

TAILER HAU DAGOENEKO BETE DA. 

HAURRENTZAKO FILOSOFIA . JOLASTUZ PENTSATU

Pentsatzeko gaitasuna lantzeko tailerrak. 7 eta 10 urte arteko haurrentzat.

 

 

Pentsatzeko gaitasuna lantzeko tailerrak antolatu ditugu elkar aretoan Imanol Álvarez haurren filosofia irakasleak zuzenduta. 7 eta 10 urte arteko neska-mutilentzako tailerrak izango dira, jolas eta ariketa atseginen bidez, gogoeta egiteko gaitasuna piztea helburu dutenak. 

 

Ipuin klasikoak eta haurrekin filosofia lantzeko sortu berri diren Wonder Ponder liburuak erabiliko ditugu horretarako. Hausnarketarako gustua eta gaitasuna landuko ditugu, irtenbide anitzak dituzten auziak ikusgai jarri eta besteen iritziekiko errespetua sustatu. Arrazonamendu logiko, analogiko eta hipotetikorako gaitasuna piztuz. Iritzia emateko, kontatu eta gogoeta egiteko  libre sentiarazi nahi ditugu haurrak, mundu imaginarioak sortuz hanka sartzeko beldurrik gabe, epaiketarik egin gabe.

 

Tailerrak euskaraz izango dira eta Gironako Unibertsitatean Filosofia 3/18 Masterra (haurrekin lan egiteko prestatzen duen bakarra) duen Imanol Álvarez irakasleak zuzenduko ditu. 

Edukiera mugatua izango da eta bi larunbat goizetan bilduko da taldea, martxoaren 5ean eta 12, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara. Tailerrean izena ematean BI SAIOETARA ETORTZEKO KONPROMEZUA HARTZEA ESKATZEN DUGU, bi tailerrak elkarri lotuak egongo baitira. 

Bilboko elkar aretoan bilduko gara, Licenciado Poza kalean, liburuz inguratutako txoko goxo batean, pentsatzera jolasteko! 

 

Izena emateko idatzi: lmendizabal@elkar.eus helbidera edo deitu 943310301 telefonora. 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina