Hibakusha ‘Oihu isilak’ Prentsaurrekoa.
Calle Comedias
14, 31001 Pamplona, Navarra
España
‘Hibakusha’ taldea Iruñerriko ‘Tears from Hiroshima’ eta ‘Kerasy’ taldeak desegin eta gero sortzen den proiektu berria da. Boskotea denbora luze darama musikan, Iruñerriko metalzaleen artean aski ezagunak diren ‘Down of the Maya’, ‘Kea’, ‘Shinigami’ edo ‘Ubi Sunt’ taldeetan ere parte hartu bait dute.
Lehenego diska ‘La Atlántida’ estudioetan grabatu dute 2013. urtean zehar, Bartzelonan. Nahasketa lanetan Mario Patiño eta ekoizpen lanetan Edgar Beltri-ren laguntza izan dute (‘The Eyes’). Masterizazio lana, berriz, Erik Monsonís-en eskuetan utzi dute (estatu mailako metal munduan ezaguna den profesionala).
2014. urteko otsailean kaleratuko dute Abuztuak 6 diska. Izenburuak Hiroshimako genozidioa gogora ekartzen du, bai eta taldearen izenak ere; ‘Hibakusha’ hitza handik bizirik irten ziren pertsonak izendatzeko erabiltzen bait dute Japonian.
Musika estilo aldetik metal joera-berria jorratzen dute. Ahotsaren melodia landuak eta kitarra zorrotzak dira boskote honen ezaugarri nagusiena, ‘Paramore’ edo ‘Lost prophets’ taldeen antzera.
2013. urte-bukaeran Nafarroako Zona Arte Joven lehiaketa irabazten dute (Encuentros de Navarra ohia), haien aurkezpen-bira hasi baino lehen. Esan beharra dago lehiketa honetako 30 urteko historian zehar, irabazten duen lehenengo talde euskalduna dela Hibakusha. Honi esker, 2014. urtean EH-tik zehar hainbat kontzertu eskeintzen dituzte (Laudio, Erronkari, Burlata. Durango, Markina, Atarrabia, Gasteiz, Donosti, Iruñea, Zaldibar, Burgui, Aretxabaleta, Antzuola…)
2015.urtean, Oholtza gainean bakerik ez lehiaketa irabazten dutenez, zuzeneko bideoa grabatzeko eta Gazte Danbadan jotzeko aukera daukate.
2016. urtean eta GOR diskaetxearen eskutik, OIHU ISILAK, bigarren diska kaleratzen dute, hamar kantu berriz osaturiko diska heldua bezain gogorra, bai soinu aldetik eta bai letren aldetik ere.