Iñaki Irasizabalen “Aramotz” eta Joxean Agirreren “Ispiluak eta itsasoak” – prentsaurrekoa
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia
Iñaki Irasizabal – Aramotz
Elkar ezagutzen ez duten neska bik, Saioa eta Edy, topo egiten dute pisu batean droga erosten. Aurretik pentsatu gabe, zoritxarreko gertakarien katean, haietako batek saltzailea hil egingo du, eta, trakatzaileen mendeku ziurraren beldurrez, biek ihes egin beharra izango dute. Saioak urte batzuk lehenago psikiatriko bateko egonaldian ezagututako Landerri deituko dio, mutil isil eta misteriotsua. Landerrek lagundu egingo die, eta mendialde bakarti batean galdutako txabola ezkutu batera eramango ditu, gauzak baretu arte. Bere bakardade eta edertasunean, aldi berean paradisu eta infernu bihurtzen zaie naturaren erdiko paraje ahaztu hori: hirurak ere elkarri begira daude, mesdantzaz, jokoa bere aldera eramango duen karta ezkutua noiz aterako zain, thriller psikologikoaren eta terrorezkoaren osagaiak batzen dituen nobela labur baina trinko honetan.
Joxean Agirre – Ispiluak eta itsasoak
Maria Garrastazu hamasei urteko gazte bat da, neska eder eta argia, 1920ko hamarkada aldean Zestoako bainuetxean lan egiten duena. Monsieur Perrin deritzan bezero batek, dandya izatez eta ispilu marka bateko saltzailea ogibidez, berarekin lan egitea proposatuko dio, eta, gurasoak Aizarnako baserrian utzita, bere bizitzako lehen bidaiari ekingo dio, lehenik Biarritzera eta gero Parisera eramango duena.
Dotoreziaz eta xalotasuna kontatzen digu Joxean Agirrek istorio hau, Belle Époque-ko edertasun eta xarma eta gaztaro galduaren ukitu nostalgikoa batzen dituena.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Ramón Zallo y Txema García “Miradas en torno al Procés” – PRESENTACIÓN
- URRIKO ERAKUSKETA. Laura Castilla. Ur margoak. →