Iñaki Lasagabaster ‘Zuzenbide publikoa Euskal Herrian’ Liburu aurkezpena + solasaldia.

Iñaki  Lasagabaster  ‘Zuzenbide  publikoa  Euskal  Herrian’  Liburu  aurkezpena  +  solasaldia.
Click to view map
Noiz:
iraila 21, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-09-21T18:30:00+02:00
2017-09-21T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbo, Bizkaia
Espainia

UPV/EHUn egindako ikasketa batean Estatu gabeko Nazioen ezaugarri juridikoak aztertzen dira Zuzenbide Publikoaren ikuspegitik.

 

Iñaki Lasagabaster Herrarte irakasleak, UPV/EHUko Administrazio zuzenbideko katedradunak, Estatu gabeko Nazioak definitzen dituzten ezaugarriak aztertzen ditu, Euskal Herriko egoera kontutan hartuz.

 

Zuzenbide Publikoa Euskal Herrian‘ lana lau ataletan banatuta dago: Lehenengo atalean hurbileko historia politiko-administratiboa deskribatzen du, 1978ko Espainiako Konstituzioa indarrean sartu eta gero, Autonomi Estatutuak onartuak, EAE eta Nafarroarena. EAE Estatuturen agorpenak beste sasoi bat zabaltzen du, ‘Espainiar Estatuarekin modu askean elkartzeko Estatutu Berri baten Proposamena’ izenekoa, eta gero ‘Kontsulta Legea, 9/2008 Legea’. Era berean Nafarroako eta Iparraldeko garapen autonomikoa aztertzen da.

 

Gako politiko-juridikoki esanguratsuak aztertzen dira, adibidez erabakitzeko eskubidea edo autodeterminazio eskubidea. Lurraldea eta hiritartasuna, hizkuntzaren araubide juridikoa eta simboloena jorratzen dira, gaurkotasuna duten gaiak beti ere.

 

Azken bi kapituluetan instituzio desberdinak aztertzen dira, hain zuzen ere Parlamentua, Gobernua, Botere Judiziala, Arbitraje Batzordea, Arartekoa eta Herriaren Defendatzailea, Kontuen Epaitegia eta Kontuen Ganbera, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Aholkularitza Batzorde Juridikoa eta Nafarroako Kontseilua.

 

Azken kapituluan bi atal topatuko ditugu. Batean eskumenak banatzeko sistema, kontzeptua, transferentzia dekretuak eta amaitzeko Euskal Herriko Lurraldeen Harremanetarako forma eta tresna juridikoak, mugaz gaindiko lankidetza barne.

 

Lasagabaster irakasleak aurkezten digu, euskeraz eta gastelainaz, lan akademikoa, ia 500 orrialdekoa, aurkibide sistematikoarekin, araubide juridiko baten adenda eta erabilitako bibliografia. Lanak, egileak esandakoaren arabera, ‘politikan eta Unibertsitatean lan egiteko tresna izan nahi du. Arrazoi asko daude, baina momentu honetan azpimarratu nahi duguna hauxe da: gai honetan dauden gabezie erantzuna eman behar diegu, gure neurrien arabera noski’.

 

 

Liburuaren inguruko solasaldia izango dugu Bilboko elkar aretoan

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina