Iñigo Roque eta Amaia Apalauza itzultzaileak, Xabier Mendiguren Elkar-eko editorea eta AED, Laboral Kutxa eta Arrasateko Udaleko ordezkari bana ‘Egunaren hondarrak’ aurkezpena
Fermin Calbeton Kalea
20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia
Egunaren hondarrak. Kazuo Ishiguro.
Maiordomo perfektua da Stevens: itzal bat bezain isil eta diskretua, beti jaunaren esanetara, egoerarik larrienean ere lasai eta eraginkor. Jaun handien zerbitzari leial izatean datza haren handitasuna, eta hamarkada luzetan horretan jardun izanak ematen dizkio bere bizitzari zentzua eta harrotasuna. Aspaldi luzean ez bezala egun libre batzuk dituela eta, lankide izandako Kenton andereñoari bisita egitea erabakiko du, eta bere bizitzari errepasoa egiteko baliatuko du bidaia.
Duela ia ehun urteko handiki ingelesen unibertsoa zehatz eta doi erretratatzearekin batera, bi mundu-gerren arteko une historikoari argi berria ematen dio Ishigurok, eta izaera konplexu baten azpildurak dotorezia eta ñabardura harrigarriz erakutsi, lanbidezko mirabetzak norainoko gogo-morrontza eragin dezakeen frogatuz, sentimenduei hoztasunez eusteak zenbateraino ekar dezakeen nortasunaren irentzea.
Booker sari prestigiotsua eta mundu osoan aho batezko onespena lortu zituen eleberri honek, film baten bidez are ezagunago bilakatu zen gero, eta egilearen Nobel sariak biribildu du haren ospea. Orain euskaraz dasta dezakegu, Amaia Apalauza Ollok eta Iñigo Roque Eguzkitzak Zaitegi bekaren laguntzaz egindako itzulpen bikainari esker.
Erlazionatutako Albisteak
- ← AZAROKO ERAKUSKETA ‘Laura Castrillón’ Ur margoak.
- Varios autores ‘Pioneras. Historia y compromiso de las hermanas Uríz Pi’ Rueda de prensa. →